Santa María Katedrala Fundazioa

Abierto por obras - Fundación Catedral Santa MaríaSanta Maria Katedrala Fundazioa Arabako Foru Aldundiak, Vitoria-Gasteizko Udalak eta Gasteizko Gotzaindegiak osatutako patronatua da. 1999an sortu zen tenplu gotikoa, oso-osorik zaharberritzeko plan zuzentzaileko zuzentarauei arabera, arkitektonikoki eta soziokulturalki berreskuratzeko oinarrizko tresna eta kudeaketa-instrumentu gisa.Tenpluaren gainean egindako ikerketa-lan sakon eta zorrotzak, zorupearena eta ingurunearena barne, eraikuntzaren bilakaerari eta hiriari buruzko informazio aberats eta berria azaleratu du. Horrela, bada, agerian jarri eta indartu dira tenpluaren historia azaltzeko eta ulertzeko dituen ezaugarri apartak.Gainera, jarduera didaktiko eta kultural gisa planteatu denez, prozesu guztia, hala ikerketa-lanena nola zaharberritzearena, modu parte-hartzailean egiten ari da, “Obretan eta irekita” lemapean. Planteamendua oso tresna erabilgarria izaten ari da ondarea mantentzeko irizpideak eta teknikak dibulgatzeko unean.

Beraz, Santa Maria Katedrala (eta inguruko eraikinak, aterpetxea, adibidez) zaharberritzeko lanek ez dute tenplu gotikoa arkitektonikoki soilik berreskuratu nahi:aitzitik, proiektu oso bat izateagatik nabarmentzen da, eraikinari bere funtzio erlijiosoa itzultzeaz gainera, funtzio eta erabilera berriekin aberastuko duena, hala nola kulturarekin, museoarekin, turismoarekin, gizartearekin eta abarrekin lotutako erabilerekin. Funtzio eta erabilera berri horiek guztiek etorkizunean tenplua mantenduko dela ziurtatu Torre de la Catedral Santa María - Fundación Catedral Santa Maríaeta bermatuko dute.Asmo handiko planteamendu hori pertseberantzia eta zorroztasun metodologiko handiarekin garatzen ari da eta dagoeneko eragin positiboak izan ditu oso bestelako arloetan, hala nola kulturan, zientzia-dibulgazioan, tokiko ekonomian, turismoan edo ingurunearen hirigintza-birsorkuntzan; izan ere, gune berriak sortu baititu hiritarrentzako.

Santa Maria Katedrala Fundazioa Arabako Foru Aldundiak, Vitoria-Gasteizko Udalak eta Gasteizko Gotzaindegiak osatutako patronatua da. 1999an sortu zen tenplu gotikoa, oso-osorik zaharberritzeko plan zuzentzaileko zuzentarauei arabera, arkitektonikoki eta soziokulturalki berreskuratzeko oinarrizko tresna eta kudeaketa-instrumentu gisa.Tenpluaren gainean egindako ikerketa-lan sakon eta zorrotzak, zorupearena eta ingurunearena barne, eraikuntzaren bilakaerari eta hiriari buruzko informazio aberats eta berria azaleratu du. Horrela, bada, agerian jarri eta indartu dira tenpluaren historia azaltzeko eta ulertzeko dituen ezaugarri apartak.Gainera, jarduera didaktiko eta kultural gisa planteatu denez, prozesu guztia, hala ikerketa-lanena nola zaharberritzearena, modu parte-hartzailean egiten ari da, “Obretan eta irekita” lemapean. Planteamendua oso tresna erabilgarria izaten ari da ondarea mantentzeko irizpideak eta teknikak dibulgatzeko unean.

Beraz, Santa Maria Katedrala (eta inguruko eraikinak, aterpetxea, adibidez) zaharberritzeko lanek ez dute tenplu gotikoa arkitektonikoki soilik berreskuratu nahi:aitzitik, proiektu oso bat izateagatik nabarmentzen da, eraikinari bere funtzio erlijiosoa itzultzeaz gainera, funtzio eta erabilera berriekin aberastuko duena, hala nola kulturarekin, museoarekin, turismoarekin, gizartearekin eta abarrekin lotutako erabilerekin. Funtzio eta erabilera berri horiek guztiek etorkizunean tenplua mantenduko dela ziurtatu eta bermatuko dute.Asmo handiko planteamendu hori pertseberantzia eta zorroztasun metodologiko handiarekin garatzen ari da eta dagoeneko eragin positiboak izan ditu oso bestelako arloetan, hala nola kulturan, zientzia-dibulgazioan, tokiko ekonomian, turismoan edo ingurunearen hirigintza-birsorkuntzan; izan ere, gune berriak sortu baititu hiritarrentzako.

Zabaldu orri hau These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • email
  • del.icio.us
  • Meneame
  • Digg

Comments are closed.