Historia eta zaharberritzea

interior en obras demolicion

Katedralaren aterpetxea Aiztogile kaleko 87, 89 eta 91 zenbakietarako proiektatu zen, Vitoria-Gasteizko hirigune historikoan, Santa Maria Katedraletik metro gutxi batzuetara. Gaur egungo eraikinak XIX. mendean eraiki ziren, nahiz eta etxeen tipologia arkitektonikoak hirigune historikoko Behe Erdi Aro europarraren ezaugarriak mantentzen zituzten eta dituen, hau da, fatxada gutxi eta fondo asko.

Albergue patio en construcción

Hiru eraikinak zaharberritzerakoan, Katedralaren Zaharberritzeko Plan Zuzentzaileko esku-hartzeko irizpideak jarraitu dira eta egituraren, eraikuntzaren eta bolumetriaren tipologia mantendu dira, ahal izan den neurrian, erabilera berriak eskatzen dituen oinarrizko bizigarritasun-, zerbitzu- eta erosotasun-baldintzak izan ditzan. Gainera, jasangarritasunaren eta energia-eraginkortasunaren osagaiak gehigarriak nabarmentzen dira. Eta, besteak beste, Arabako Foru Aldundiaren, Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren inplikazioari esker egin ahal izan da.

Eraikinak mantentzeko borondateak eraikin bakoitza banaka tratarazi ditu. Fatxadak desberdinak dira, eta eraikin bakoitzak dituen solairu kopurua ere errespetatu da. Horrela, 87. zenbakiak beheko solairua eta beste lau solairu ditu; 89 eta 91 zenbakiek, berriz, hiru solairu bakarrik dituzte. Santa Maria Katedraleko Santiago kaperaren burualdera eta kontrahormetara ematen duten atzealdeko patioak kota desberdinetan daude eta balio plastiko eta eszenografikoa duten guneak osatzen dituzte.

Albergue fachada original

Aterpetxea honela banatzen da: beheko solairuko eta lehenengo solairuko guneetan gune komunak daude eta goialdeko solairuetan, berriz, logelak. Sarrera zuzena eta nagusia Aiztogile 87an du. Zaharberritzearen helburuetako bat instalazioak hiriko bisitarien, eta batez ere, katedraleko bisitarien, topagune eta atseden-gune bihurtzea da. Horretarako, eta askotariko erabiltzaileei zuzenduta dagoenez, 90 lekuak konfigurazio desberdina duten logeletan banatzen dira (2, 3, 4, 6 eta 8 lekukoak); bi logela, gainera, ezintasun fisikoak dituzten pertsonentzako egokitu dira. Azkenik, sukaldea duen hiru lekuko apartamentu txikiak osatzen du ostatuaren eskaintza.

Eraikinen morfologia arkitektonikoak berak eta egitura mantentzeak zera behartu dute gune komunak elkarren artean konektatuko gune txikien multzoa sortzea, leku diafano handirik gabe.

albergue en construcción

Jasangarritasuna, energia-eraginkortasuna, irisgarritasuna, komunikazioarentzako eta informazioarentzako teknologia berriak ezartzea, bisitariaren erosotasuna eta segurtasuna, baita hirian eta Arabako Lurralde Historikoan dagoen kultura-eskaintzari buruzko informazio xehatua ere bereziki aurreikusi dira proiektua diseinatzeko eta konfiguratzeko unean.

Zabaldu orri hau These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • email
  • del.icio.us
  • Meneame
  • Digg

Comments are closed.